domingo, 29 de mayo de 2016

Gogoeta: ATEAK ZABALDU AISIALDIARI

   Jada laister iritsiko dira oporrak. Lortu dugu beste ikasturte bat aurrera ateratzea. Egia da lan handia egin dugula eta nekatuak gaudela. Baino oraindik hiru aste hauetan hemendik egongo garenez, azkeneko balorea lantzea proposatzen dizuegu. Gainera hau, guztien gustukoa izango da. Itxi begiak eta pentsatu ikasturte honetan egindako gauza guztietan: lanak, azterketak, aurkezpenak, irteerak, muralak, ospakizunak, tailerrak… Bai, asko ikasi dugu eta gure bizitzetan pausu bat eman dugu. Zuetako batzuk zikloz pasatzen duzue, beste batzuk etapaz… Baino orain, denbora libreaz eta oporrez disfrutatzeko unea iritsi zaigu.

   Ba al duzue planik uda honetarako? Zuetatik nor doa oporretara gurasoekin? Edo nor doa udalekuetara? Badakigu beste asko hemen geratuko zaretela. Baino ez pentsa plan txarra denik. Hemen ere ekintza eta aukera asko ditugu gure denbora libreaz disfrutatzeko. Hondartza, mendia, jolasak, kirola, familia, igerilekua… guztiak onak dira gure gustukoak badira.

   Beraz, mila esker ikasturtean zehar egindako lan guztiarengatik eta oparitutako momentu guztiengatik. Batzuetan haserretu gara, besteetan zorrotzak izan gara; baino gu momentu on guztiekin geratzen gara. Gainera espero dugu gauza asko ikasi izanaz eta gustura egon izana. Asko disfrutatu azken aste hauetaz, eta zuen merezitako oporrez!!! 

- Zer da oporretan gehien egitea gustatzen zaizuna? 
- Zein kirol dituzu gustuko oporretan egiteko? 
- Zer egiten duzu atsedena hartzeko? 
- Oporretan irakurtzea, gustuko al duzu? 
- Oporretan familiarekin eta lagunekin egotea, gustuko al duzu?

domingo, 22 de mayo de 2016

Keinua: KYONDO PROIEKTUrako SOBREAK

   Hilabete honetan Santa Juanaren ospakizunak egingo ditugu, bertan elkarrekin kantatuko dugu eta dinamikak egingo ditugu. Beraz, ez dugu honi guztiari ezer gehiago gehituko. 

  Hau dela eta, pentsatu dugu hil honetako keinu xumea KYONDO proiekturako diru bilketa izatea. Aurreko astetan banatutako sobretxoak bilduko ditugu eta FISCera eramango ditugu. Dinamika honen helburu nagusia elkar laguntzearen kontzientzia piztea da. Guztion artean herri horretako ospitalea martxan jartzeko gai gara. Ea lortzen dugun denok parte hartzea proiektu polit honi laguntzeko.


domingo, 15 de mayo de 2016

LESTONNAceko JOANA 2016

Bideoa: BE HAPPY-ZORIONTSUA IZAN



Zoriontsua izan!
Erakutsi zeure burua.
Inspira zaitez.
Biktima izateari utzi.
Ondo egiten duzuna, ondo egin.
Zure lana maita ezazu.
Ikuspegi berriaz begiratu guztia.
Inguratzen zaituen horrekin jakinmina izan.
Ez gelditu bakarrik.
Maite dituzunekin bat egin.
Besteak lagundu.
Dantza egin.
Begira ezazu zeure burua.
Dantza egin ezazu.
Musika entzun ezazu.
Irakur ezazu.
Zure buruarengan sinets ezazu.
Atsegina izan zaitez.
Zeure burua besten buruekin ez konparatu.

Zoriontsua izan.

domingo, 8 de mayo de 2016

Ipuina: DIRU KUTXA

   Aberatsa eta zekena zen gizon batek, jakintsua eta matematiko handia zen beste bat kontratatu zuen egiten zuen sari handi baten truke, egiten zuen guztian errentagarritasun handiena ateratzeko. Aberatsa eta zekena zen gizon honen ametsa hau zen: Berak egindako diru-kutxa handi-handia urrez eta harribitxiz betetzea.

   Matematikoa bere laborategian egon zen sartua hilabetetan; emaitza zuelakoan uste zuenean, bere kalkuluetan erroreak aurkitzen zituen eta... berriz hasi behar. Gau batez aberatsa zen gizonaren etxean azaldu zen esanez: "Aurkitu dut! Nire kalkuluak borobilak dira". Gizon zekena bidai luze bat prestatzen ari zen eta matematikoari entzuteko denborarik ez zuenez, jakintsuari ondare guztiak utzi eta formulak erabiltzea eskatu zion soldata igoz. Matematikoak atsegin handiz hartu zuen lana.

  Hilabeteak pasa zirenean, gizon aberatsa itzuli eta ondarerik ez zeukala ikusi zuen. Haserre, matematikoari azalpenak eskatu zizkion. Matematikoak bere ondare guztiak oparitu zituela esan zion. Gizon zekenak ezin zuen sinistu entzundakoa. Matametikoak esan zion:

·        Hilabetetan errentagarritasun handiena nola lortu ikertzen aritu nintzen, baina oso mugatuta nengoen, gizon bakar batek ezin duelako gauza handirik egin. Gizon askok laguntzen bazuten ordea, horrek onura gehiago ekarriko luke, eta ez bakarrik gizon aberatsari.

   Desengainatuta eta haserre, gizon zekena etsituta joan zen handik ondarerik gabe. Burumakur eta pentsakor zihoan bitartean, jendea hurbildu zitzaion kezkatuta. Hurbildu ziren guztiak bere ondarearen puska bat jasotakoak ziren eta prestu zeuden gizon hau beren etxeetan jasotzeko eta zaintzeko.

   Egunak aurrera egin ahala, gizon zekenak matematikoak planeatutakoaren ondorioak aztertu zituen: Joaten zen edonora ohore handiarekin jasotzen zuten, eta guztiek laguntzen zioten behar zuen guztian. Horrela, ezer ez izateak asko eman ziola konturatu zen.


  Modu honetan, berriz negozio handiak sortu zituen, baina oraingo honetan, matematikoaren aholkua jarraituz. Ez zituen bere ondasunak diru kutxan pilatu, baizik eta ehundaka lagunen artean banatzen zituela. Hor baitzegoen diru kutxa handiena.


domingo, 1 de mayo de 2016

Gogoeta: ZORIONTASUNAri ATEAK ZABALDU

   Maiatzean sartu garela, ZORIONTASUNAri buruz gogoeta egitea proposatzen dizuegu. Zer da zuretzat zoriontsua izatea? Zer behar duzu zoriontsua izateko? Zer datorkizu burura? Seguruenik telebista, ordenagailua, bideo-jokoren bat, dirua… burura etorri zaizula. Hala bada, hausnartu berriro: Imajinatzen al duzu zure burua gauzez beterik egotea baina bakarrik izatea? Zerk egiten gaitu zoriontsu edo alai izatea? Norberak benetan zer gustatzen zaion pentsa dezala. Suguru klaseko lagunen artean gauza pila bat konpartitu dezakegu honen inguruan. Zerk egiten zaitu zorintsu?

   Hilabete honetan Santa Juana gogora ekarriko dugu. Santa Juanaren ametsa ikasketarik gabe zeuden neskak alaitzea izan zen. Lan izugarria egin zuen honen alde, bere ametsa egia bihurtu zen arte. Horri esker, hemen gaude gu, El Pilar Ikastetxean, ikasteko eta zoriontsu izateko asmoz. Asko ikastea inportantea da bai, baina pertsonak baloratzea eta ikasketaz gozatzea ere garrantzitsua da. Hemen lagunak ditugu, lankideak, ikasteko aukera desberdinak, irakasleak…Eta konturatzen bazara, eguneko ordu gehienak hemen egiten ditugu; beraz, zergatik “apatiko” eta gaizki egon? Goazen ba ondo pasatzera.



   Aurtengo leloak ZORIONTASUNAri buruz hitz egiten digu. Zer egin dezakedan nik zoriontsua izateko, jada, hitz egin dugu; baina, nola egin ditzaket zoriontsu nire ingurukoak? Eta ez gara ari bakarrik gure ondoan eserita daudenei buruz. Gogora ezazu Kongon, KYONDOko ospitalean ere lagunak ditugula, gure laguntza behar duten lagunak. Beraz, ez dezagun ahaztu gu zoriontsuak izateaz gain, besteak ere alai ditzakegula.

   Gogora ezazu hilabete honetako leloa: ZORIONTASUNari ATEAK ZABALDU!!!