Zenbaitetan
ezgauza sentitzen zara. Hainbeste gauzaren aurrean ezgauza…
proiektu bat aurrera ateratzeko, problema bat ebazteko, arazo bati
aurre egiteko. Zenbaitetan porrota nabaritzen duzu lanean, edota
azterketa batean, edota lagunekin, edota… eta zalantzatan hasten
zara. Zure ahalmena eta balioa zalantzatan jartzen duzu eta etsipen
esaldiak erabiltzen dituzu: “ezin dut”; “nik ez dut balio”,
“besteak hobeak dira”… Zuere burua GEZURRETAN ari da. Uste
duzuna baino gehiago ahal duzu. Guztiok dugu indar handi bat gure
barnean, guztiok ditugu ahalmen izugarriak gure barruan. Fruitu asko
eman dezaketen gaitasunak ditugu. Ez galdu zuere ametsak eta zure
bideari eutsi.
Une
batez begiak itxi eta nolakoa zaren pentsa ezazu. Zer bereizten zaitu
besteengandik? Zertan zara trebea? Zerekin disfrutatzen duzu? Zer
daukazu besteei erakusteko? Guztiok dugu altxor bat geure barnean eta
guztiok abileziak ditugu gure barruan. Trebetasun desberdinei esker
gizarteak aurrera egiten du. Imajinatzen al duzu guztiok
matematikatan trebeak izango vagina, vaina oso txarrak eskulanetan?
Mundua zehatza eta kalkulatua izango litzateke, arte lanik gabekoa,
tristea… Beraz, argi izan guztion abileziak ezin bestekoak direla
eta besteekin elkarbanatu behar ditugula. Zuk ere zeure abileziak
dituzu. Hortaz, guztion artean mundua kolorez betetzen dugu.
Zeure
buruari galdegiozu: “Zertan
naiz ona? Zein dira nire abileziak?”
Zuk egiten duzun edozein gauza balio du, gauza asko baitaute:
margotzen, dantzatzen, kantatzen, kirolak egiten, lagunak izaten,
besteen aurrean hitz egiten, ordenagailua erabiltzen, argazkiak
ateratzen, sukaldatzen, naturaz gozatzen…
Eta
zu, zertan zara trebea?