domingo, 12 de junio de 2016

Keinua: AISIALDIAREN KANPAMENDUA

   Oso gutxi falta zaigu ikasturtea amaitzeko, berez, eskuetako hatzekin zenbatu ditzakegu bukatzeko falta zaizkigun egunak. Eta honengatik guztiak gabiltza oporretan pentsatzen eta gure planak egiten. Baino oraindik bukatu ez dugunez, azken lantxo bat egitea eskatu nahi dizuegu. Taldeetan jarriko zarete eta zuen ametsetako kanpamenduak diseinatuko dituzue. Pentsatu enpresa baten arduradunak zaretela eta zuen adinako haurrentzat udalekuak edo kanpamenduak antolatu behar dituzuela. Ze ekintzak eskainiko zenituzten? Non egingo zen? 

   Pentsatu ahalik eta udaleku erakargarrienak antolatu behar dituzuela. Horrexegatik ondo pentsatu zer aurkeztuko duzuen: ur ekintzak, sukaldaritza tailerrak, eskulanak, jolasak, kirolak, natura, abenturak… 

   Ikasleak talde txikietan jarriko ditugu (hirunaka edo launaka) eta 10-15 minutu utziko dizkiegu papertxo batean idazteko beraien udalekuen iragarkia. Keinu hau egiteko ordu osoa baduzue, idazteaz gain, agian iragarkiaren kartela egin dezakete. Bukatzean, talde bakoitzak bere proposamena aurkeztuko du eta ondoren, bozketa bat egin daiteke, aukerarik erakargarriena aukeratzeko. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario