domingo, 8 de mayo de 2016

Ipuina: DIRU KUTXA

   Aberatsa eta zekena zen gizon batek, jakintsua eta matematiko handia zen beste bat kontratatu zuen egiten zuen sari handi baten truke, egiten zuen guztian errentagarritasun handiena ateratzeko. Aberatsa eta zekena zen gizon honen ametsa hau zen: Berak egindako diru-kutxa handi-handia urrez eta harribitxiz betetzea.

   Matematikoa bere laborategian egon zen sartua hilabetetan; emaitza zuelakoan uste zuenean, bere kalkuluetan erroreak aurkitzen zituen eta... berriz hasi behar. Gau batez aberatsa zen gizonaren etxean azaldu zen esanez: "Aurkitu dut! Nire kalkuluak borobilak dira". Gizon zekena bidai luze bat prestatzen ari zen eta matematikoari entzuteko denborarik ez zuenez, jakintsuari ondare guztiak utzi eta formulak erabiltzea eskatu zion soldata igoz. Matematikoak atsegin handiz hartu zuen lana.

  Hilabeteak pasa zirenean, gizon aberatsa itzuli eta ondarerik ez zeukala ikusi zuen. Haserre, matematikoari azalpenak eskatu zizkion. Matematikoak bere ondare guztiak oparitu zituela esan zion. Gizon zekenak ezin zuen sinistu entzundakoa. Matametikoak esan zion:

·        Hilabetetan errentagarritasun handiena nola lortu ikertzen aritu nintzen, baina oso mugatuta nengoen, gizon bakar batek ezin duelako gauza handirik egin. Gizon askok laguntzen bazuten ordea, horrek onura gehiago ekarriko luke, eta ez bakarrik gizon aberatsari.

   Desengainatuta eta haserre, gizon zekena etsituta joan zen handik ondarerik gabe. Burumakur eta pentsakor zihoan bitartean, jendea hurbildu zitzaion kezkatuta. Hurbildu ziren guztiak bere ondarearen puska bat jasotakoak ziren eta prestu zeuden gizon hau beren etxeetan jasotzeko eta zaintzeko.

   Egunak aurrera egin ahala, gizon zekenak matematikoak planeatutakoaren ondorioak aztertu zituen: Joaten zen edonora ohore handiarekin jasotzen zuten, eta guztiek laguntzen zioten behar zuen guztian. Horrela, ezer ez izateak asko eman ziola konturatu zen.


  Modu honetan, berriz negozio handiak sortu zituen, baina oraingo honetan, matematikoaren aholkua jarraituz. Ez zituen bere ondasunak diru kutxan pilatu, baizik eta ehundaka lagunen artean banatzen zituela. Hor baitzegoen diru kutxa handiena.


No hay comentarios:

Publicar un comentario