domingo, 1 de mayo de 2016

Gogoeta: ZORIONTASUNAri ATEAK ZABALDU

   Maiatzean sartu garela, ZORIONTASUNAri buruz gogoeta egitea proposatzen dizuegu. Zer da zuretzat zoriontsua izatea? Zer behar duzu zoriontsua izateko? Zer datorkizu burura? Seguruenik telebista, ordenagailua, bideo-jokoren bat, dirua… burura etorri zaizula. Hala bada, hausnartu berriro: Imajinatzen al duzu zure burua gauzez beterik egotea baina bakarrik izatea? Zerk egiten gaitu zoriontsu edo alai izatea? Norberak benetan zer gustatzen zaion pentsa dezala. Suguru klaseko lagunen artean gauza pila bat konpartitu dezakegu honen inguruan. Zerk egiten zaitu zorintsu?

   Hilabete honetan Santa Juana gogora ekarriko dugu. Santa Juanaren ametsa ikasketarik gabe zeuden neskak alaitzea izan zen. Lan izugarria egin zuen honen alde, bere ametsa egia bihurtu zen arte. Horri esker, hemen gaude gu, El Pilar Ikastetxean, ikasteko eta zoriontsu izateko asmoz. Asko ikastea inportantea da bai, baina pertsonak baloratzea eta ikasketaz gozatzea ere garrantzitsua da. Hemen lagunak ditugu, lankideak, ikasteko aukera desberdinak, irakasleak…Eta konturatzen bazara, eguneko ordu gehienak hemen egiten ditugu; beraz, zergatik “apatiko” eta gaizki egon? Goazen ba ondo pasatzera.



   Aurtengo leloak ZORIONTASUNAri buruz hitz egiten digu. Zer egin dezakedan nik zoriontsua izateko, jada, hitz egin dugu; baina, nola egin ditzaket zoriontsu nire ingurukoak? Eta ez gara ari bakarrik gure ondoan eserita daudenei buruz. Gogora ezazu Kongon, KYONDOko ospitalean ere lagunak ditugula, gure laguntza behar duten lagunak. Beraz, ez dezagun ahaztu gu zoriontsuak izateaz gain, besteak ere alai ditzakegula.

   Gogora ezazu hilabete honetako leloa: ZORIONTASUNari ATEAK ZABALDU!!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario