Dinamika: berdintasuna
lantzen
HH5-LH1
Psikomotrizitate gelara joango gara eta han ordu beteko
saioa egingo dugu. Bertan jantzi/mozorro desberdinak eta aurpegiak margotzeko
margoak eskainiko dizkiegu. Jarraian haur bakoitza nahi duen moduan mozorrotuko
da eta aurpegia margotuko du.
Hau bukatzerakoan denen aurrean bere burua aurkeztuko du
eta gainontzekoak errespetuz jokatu beharko dute.
Ekintza honen helburua sexuen araberako estereotipoak
puskatzea izango litzateke eta errespetuz tratatzea.
LH2-LH3
Sexu berdintasun lantzeko fitxa bat egitea proposatzen
dugu. Bertan neska eta mutil baten irudia agertzen zaigu. Aprobetxatu dezakegu
gure gorputzen arteko desberdintasunak lantzeko. Hau bukatzerakoan, beraientzat
arropak prestatuko ditugu kolorea emanez; inolako jarraibiderik eman gabe.
Bukatutakoan behatuko dugu zein desberdintasunak agertu
diren arropen koloreetan, apaingarrietan… Eta horri buruz hitz egingo da.
Irakatsiko diegu estereotipoak ez liratekeela existitu
behar, eta bakoitzak nahi duen bezala jantzi, jolastu, hitz egin… dezakeela.
LH4-5-6/ DBH
Ikasleekin betiko ipuinen inguruan hausnarketa bat egingo
da. Hasteko, burura ekarriko ditugu zeintzuk ezagutzen ditugun (txanogorritxu,
loti ederra, mari errauskin, edurnezuri, Hansel eta Gretel…). Ondoren, arbelean
denen artean pertsonai nagusien ezaugarriak zerrendatuko ditugu (alde batean,
mutilak eta bestean neskak). Konturatuko gara nola beti neskak ederrak,
kantariak, ahula, etxeko andreak…diren bitartean; mutilak, ausartak,
indartsuak, trebeak.. direla.
Zerrenda hau egin eta gero, ikasleak bost taldetan
banatuko ditugu eta bakoitzak betiko ipuin bat aukeratuko du. Beraien lana
izango da ipuin horretako pertsonai nagusien ezaugarriak elkar-trukatzea eta
ipuin hori birmoldatzea; adibidez, printzi beldurti bat, printzesa indartsu eta
ausart bat…
Eta bukatzeko, denen aurrean kontatuko dute,
poliki-poliki estereotipoak baztertzeko. Hausnarketa moduan, ahal diegu galdetu
ea pelikularen bate do ipuinen bat ezagutzen duten, non betiko rol-ak aldatuak
dauden.
No hay comentarios:
Publicar un comentario