domingo, 28 de febrero de 2016

Gogoeta: BERDINTASUNA

Zergatik diogu desberdinak garela?

Aurreko hilabetean landu dugun bezala, pertsona bakoitzak bere abileziak ditu. Batzuk oso onak dira matematikan, beste batzuk lagunak egiten, besteak musikan, hizkuntzekin, kiroletan… Eta egia esateko, hau aberastasun hutsa da; zeren honi esker, denen artean mundua aberasten dugu. Eta martxoan zehar, honekin oso lotuta dagoen balore bat landu nahi dugu: BERDINTASUNA.

Datorren asteartean, martxoak 8, Emakumeen eguna ospatzen dugu. Eta gure ustez oso egun garrantzitsua da hau. Duela urte batzuk emakumeek ez zituzten gizonezkoen eskubide berdinak; eta borroka handia egin zuten desberdintasun honen aurka. Eta egia da, gauza asko lortu dituztela, eta gaur egun gizonezkoek eta emakumeek eskubide berdinak dituztela. Baino mundu guztian egoera bera dago? Zuek uste duzue Afrikako edo Asiako herrialdeetan emakumeek eskubide berdinak dituztela?

Eta horrexegatik egun hau gogoratzea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Zeren guztiaren gainetik, guztiak pertsonak gara; hau da, espezie berekoak gara. Beraz, zergatik batzuk dituzte besteek baino eskubide gehiago? Argi dago, pertsona guztiak fisikoki ezberdinak garela. Baino honek ez du esan nahi honengatik batzuk erraztasun edo zailtasun handiagoak izango dituztela.

Hausnartzeko galderak:

-      Zuen ustez, mutilak eta neskak berdinak al gara?
-      Zertan bereizten gara?
-      Ba al dago zerbait gizonek egin dezaketena eta emakumeak ez? Eta alderantziz?
-      Zergatik oraindik lanbide batzuk gizonezkoak edo emakumezkoenak direla esaten dugu? Eta jolasekin edo kirolekin berdina gertatzen da?


No hay comentarios:

Publicar un comentario