Bazen behin lan asko egiten zuen arotz bat. Egun guztia pasatzen zuen
bere zurdindegian altzari zoragarriak egiten. Horretarako lan tresna pila bat
erabiltzen zituen eta guztiekin trebea zen. Halako egun batean, tresna guztiak
mahai gainean txukun jarri eta eguna lanean eman eta gero etxera joan zen
atsedena hartzera.
Zurdindegia erabat hutsik gelditu zenean, bapatean tresnak mugitzen hasi
ziren eta poliki-poliko elkartzen hasi ziren bilera bat egiteko. Guztien artean
mailuak hitza hartu zuen esanez:
- Dakizuen bezala, oraindik ez dugu aukeratu gure artean zein izango den
nagusia eta aginteak ematen dituena. Nik uste dut ni naizela hau egiteko
egokiena.
Bileran zeuden tresnek ezetz esan zioten zarata asko egiten zuelako eta
denbora guztian kolpeka ari zelako. Hala izanik, torlojuak hartu zuen hitza:
- Ni askoz ere aproposagoa naiz lan hau egiteko, ez al duzue uste?
Bertan zeudenek ezetza eman zioten, berarekin lan egiteko buelta eta
buelta asko eman behar zelako. Orduan, lixak hitza hartu zuen:
- Nire lana oso garrantzitsua denez, nik usted ut ni izan beharko nuela gu
guztion nagusia.
Hala ere, bertan bildutakoek ezetz esan zioten harremanetan zakarra
zelako eta besteekin beti desadostasunak baizituen.
Azkenik, metroak ere aurkeztu zuen bere burua nagusi gisa. Baina ezetza
hartu zuen ere besteak neurtzen eta neurtzen denbora pasatzen zelako, bera
perfektua bailitzan.
Bapatean, zurdindegiko ateak zabaldu eta arotza sartu zen. Tresnek
esandakoa entzun eta gero, harriturik erantzun zien:
- Ez dakit zergatik haserretzen zareten, denak zarete baliagarriak eta
ezinbestekoak nire lanerako. Mailua oso indartsua da. Torlojuari esker gauzak
erabat elkarturik gelditzen dira. Lixak, berriz, izkin guztiak leuntzen ditu
eta metroari esker gauza guztiak bat etortzen dira.
Arotza berriz joan zenean, lan tresna guztiak konturatu ziren arotzak
arrazioa zuela: guztiak garrantzitsuak ziren eta guztiek elkarrekin lan eginez
gero altzairu zoragarriak egin zitzaketen. Beraz guztiok gara garrantzitsuak
eta elkarrekin lan eginez oso urrutira irits gaitezke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario