domingo, 10 de enero de 2016

Gogoeta: ATEAK ZABALDU BAKEari

Urte Berri On guztioi!!! Ongi etorri eskolara!!!

Zer moduz pasa dituzue oporrak? Familia eta lagunekin ondo? Atsedena hartzeko paradarik izan al duzu? Berriz hemen aurkitzen gara gauza pila bat elkarbanatzeko eta asko ikasteko. Seguru egun hauetan Olentzeroren eta Erregeen irudi mordo bat ikusi zenituztela beren zorroak opariz Beteta. Ba…, hilabete honetan Olentzeroren edo Erregeen antzera egitea proposatzen dizuegu, zakuak opariz beteak izan beharrean, BAKEz beteak izateak.

Nolatan BAKEz beteak izatea? Gogoratzen al duzu zer ospatzen dugun urtirrelan? Bai, asmatu duzu. Hilabete honetako 30ean BAKEaren eguna ospatuko dugu. Duela 52 urte sortu zen jai hau munduko eskola guztietan bakearen alde lan eta gogoeta egiteko. Eta egun hori aukeratu zen Mahatma Gandhiren heriatzaren urteurrena delako. Berak lortu zuen India Erresuma Batutik modu baketsu batez independizatzea.

Hau dela eta, zure buruari galdegiozu: Zer da BAKEa? Ausartuko zinen definizio bat ematen. Zure egunerokotasunean bakean bizi al zara? Denon artean BAKEa lortu dezakegu eta horretarako ez dira gauza handirik egin behar. Egunero ekintza txikiak eginez, eta gure jarrera batzuk aldatuz, gure inguruan BAKEa lor dezakegu. Beraz, hilabete honetan zehar, gure ingurua giro baketsua lortzen ahaleginduko gara.

GOGOETA EGIN:

  • Ezagutzen al duzu lekurik ala pertsonarik BAKEa kutsatzen dutenik?
  • BAKEa kutsatzen duen persona al zara zu?
  • Zein gauza txiki egin ditzakezu zure inguruan BAKEa izan dadin?
  • Zer egin dezakezu gatazka dagoen tokian?




No hay comentarios:

Publicar un comentario