Bideoan ikusi duzun bezala, zeure burua aurrera egin dezan mezu positiboa asma ezazu eta letra polita eta koloreak erabiliz kartel bat egin ezazu.
domingo, 25 de octubre de 2015
domingo, 18 de octubre de 2015
Bideoa: GEURE BURUA ONDO TRATATUZ
Cuando alguien
evoluciona,
También
evoluciona todo su alrededor.
Aurrera egiten
dugunean,
Gure ingurua aldatu
egiten da.
Cuando tratamos
de ser mejores de lo que somos,
todo a nuestro
alrededor también se vuelve mejor.
Gu garena baino hobeak
izaten saiatzen garenean,
gure inguruan dagoen
guztia hobea egiten da.
domingo, 11 de octubre de 2015
Ipuina: KOLORE ANITZEKO HARRA
Gure ondoan
dagoenari ona egiteak bere saria duela esaten dute.
Zuhaitz
artean bizi zen kolore anitzeko harrari horrelaxe gertatu zitzaion: Adarretan,
hosto samurren artean ibiltzen zen, pozez eta kantuz, alaitasuna nonahi
eramanez. Marraskiloekin eta bertako zomorroekin hitz egitea gustatzen
zitzaion. Hegaztien artean lagun asko zituen eta horiekin makina bat pasarte
eta aholku elkarbanatzen zituen. Horrelaxe pasatzen zituen orduak gure harrak.
Egun batean,
ia ia konturatu gabe ekaitz bortitza gertatu eta zuhaitzaren puska bat urpean
gelditu zen. Hau gertatu bitartean, zomorro baten garrasi estuak entzun ziren,
haizearen eta uraren indarrari aurka egiten ari zitzaion eta larri-larri
zebilen. Kolore anitzeko harrak zomorroa ikustean, indar handia eginez gorputza
luzatu, zuhaitzari ondo eutsiz eta oreka galtzear zeukala zomorroa salbatzea
lortu zuen.
Ekaitza
eta gero, naturako Jainkoak kolore anitzeko harrari deitu zion. Naturako
Jainkoak besteekiko maitasuna erakusteagatik beste bizitza bat oparitu zion.
Hala, kolore anitzeko harra, kolore anitzeko pinpilinpauxa bihurtu zuen.
Pinpilinpauxak hegalak ireki eta oihanatik ibili zen ekintza onen balioak
nonahi eramanez.
GOGOETA EGIN:
domingo, 4 de octubre de 2015
Gogoeta: HOBEA IZATEari ATEA ZABALDU!!!
Atea zabaldu persona hobea izateari.
Atea zabaldu errespetuari.
Atea zabaldu irribarre egitenari.
Atea zabaldu eskolako zure lagunekin
konpartitzeari eta elkarbizitzeari.
Atea zabaldu ikasturteaz gozatzeari
zentzu guztietean: giro ona sortuz, ikasiz…
Atea zabaldu uste duzunar errespetuz
eta beldurrik gabe esateari.
Atea zabaldu bakarrik daudenekin
egoteri.
Atea zabaldu gozatzeari.
Atea zabaldu ikasturtea bene-benetan
ondo eramateari.
Atea zabaldu taldea egiteari.
Atea zabaldu laguna izatenari.
Atea zabaldu ondokoarekin
erlazionatzeari modu egokian.
Jada, hilabete bat
daramagu eskolan, gogoeta egin:
lZeri atea zabaldu ikasturte honetan?
lZeri atea
zabaldu gure gelan, gure eskolan, eskolako lagunekin eta abarrekin?
Inportantea da lana, etxeko lanak
egitea, egunez eguneko ordutegia, ikastea… Eta inportantea da ere gure artean
giro ona sortzea ikasturtean zehar, errespetua zainduz, gelako eta eskolako
garbitasuna zainduz, lagunak ondo tratatuz eta gurekin dauden pertsonak
baloraruz. Irrifar handi baten alde egin beharko genuke hau guztia aurrera
atera dadin.
lHau egiteko prest al daude?
lZer egingo zenuke pertsonalki guzti hau aurrera eramateko?
Suscribirse a:
Entradas (Atom)