domingo, 8 de noviembre de 2015

Ipuina: BIDEAN GELDIUNE BAT

Urritiko herrialde batean pobretasun handia gertatu zen, jauntxo bakar batzuk besterik ez arazorik gabe bizi ziren. Karabanatan bidaia eginez, hiru jauntxok bat egin zuten oso oso txiroa zen herrixka batean. Hain egora latza zen herrixkan, non jauntxoak erreakzio desberdinak izan zituzten.

Lehen jauntxoak ikusitakoa jasan ezin zuenez, bere gurdietako urrea eta bitxi guztiak harturik, asko baizituen, bertako jendearen artean banatu zituen. Guztiei suerterik oparoena desiatu eta jauntxoa bertatik abiatu zen.

Bigarren jauntxoak, jendearen etsipena ikustean, zerbitzari guztiekin aurrikusita zeukan tartea gelditu eta biderako zeramatzan janaria eta ura bertakoei eman zien, dirua uztea ez zuela balioko pentsatuz. Herriko bakoitzari janari eta edari puska bat eman eta bertatik alde egin zuen.

Hirugarren jauntxoak, txirotasun hori ikusita, abiadura azkartu eta gelditu gabe ospa egin zuen. Beste bi jauntxoak, bidean elkarrekin ari zirela, azken honen begirune falta eta solidaritate eza kritikatu zuten. Eskerrak beraiek bik han izan zirela txiroei languntza emateko.

Hau guztia gertatu eta hiru egunetara, hirugarren jauntxoa ikusi zuten berriz kontrako norantzan. Abiadura handian zihoan, baina gurdiaetan urrea eta bitxiak izan beharrean, lanabesak, erremintak eta haziz beteriko zakuak eramaten zituen. Herrixkara zihoan bertakoek pobretasunaren aurka borroka zezaten.

Aspalditik gertatu zen hau, gaur ikus dezakegu. Jende eskuzabala dago, besteek zenbat ematen duten ikustea nahi izaten dute, baina jasotzen duten horien berri ez dute nahi izaten. Beste batzuk, eskuzabalak ere, inguruan dituztenak laguntzen saiatzen dira, euren buruak ondo senti daitezen. Eta, azkenik, badaude beste batzuk, ez zaie axola ematea begiratuak izateko edo euren buruak ono sentitzeko. Azken hauek besteen bizitzak hobetzen saiatzen dira eta diruarekin laguntzeaz gain, denborarekin, ilusioarekin eta euren bizitzarekin laguntzen dituzte besteak. Nolakoa zara zu?



HAUSNARTZEKO GALDERAK:

·         Hiru jauntxoengatik, zeinek egin zuen hoberen zure iritziz.
·         Zeure inguruan, beharrak ikusten al dituzu? Zeintzuk?
·         Nola egingo zenuke aurre behar horiei?
·         Ezagutzen al duzu beharrean dagoen inor? Nola lagundu dezakegu?
·         Nola lagundu dezakegu KYONDO proiektuan?



No hay comentarios:

Publicar un comentario