domingo, 29 de noviembre de 2015

Gogoeta: ZABALDU ATEAK ABENDUALDIAri!!!

Azkenean iritsi zaigu abendua, eta honek Gabonetako oporrak laster ditugula adierazten digu. Lan handia egin dugu dagoeneko, baino oraindik azken txanpa gertatzen zaigu. Gainera, konturatuko ginen moduan, mundu guztia Gabonak ospatzeko nahiarekin dabil; kaleak apaintzen hasi dira, dendetako eskaparateak apaingarriz beteak, eta nola ez, telebistako iragarkiak ordu guztietan.

Baino zer da benetan ospatu nahi duguna festa hauetan? Zein da honen helburua? Gehiengoek jakingo zenuten bezala, jai hauten Jesusen jaiotza da ospatzen duguna. Guztiok oso ondo ezagutzen dugu jaiotza honen istorioa txikitatik behin eta berriro entzun dugu eta. Maria eta Jose Belenerantz abiatu ziren bertako nagusiak hala agindu zuelako. Eta herrira iristen ari zirela, Mariari erditzeko ordua iritsi zitzaion. Etxe askotara hurbildu ziren aterpe eske; baino guztiek ezezkoa eman zieten. Eta azkenean kobazulo batean jaio zen Jainkoaren semea.


Honekin erakutsi nahi zaigu, Jesus, Jainkoaren semea izan arren, gutako bat dela. Mundua aldatzeko asmoz iritsi zen, baino pertsona normal bat bezala. Eta benetan gauza harrigarriak egin zituen; baino beti maitasunez eta besteak laguntzeko gogoz. Horregatik egin zen hain famatua eta maitatua. Bi mila urte baino gehiago pasa dira bere jaiotzatik, baino bere mezua eta irudia oraindik oso presente dugu gure bizitzetan.


Horregatik, saiatu gaitezen jai hauetan Jesus ez ahazten. Beti opariek eta apaingarriek garrantzia kentzen ahalegintzen dira. Baino goazen ahalegintzera jai hauetan Jesus gure bihotzen erdian kokatzera. Horretarako ABENDUALDIA ospatzera gonbidatzen zaituztegu. Abendualdiak 4 igande irauten ditu, eta atzo hasi zen. Honen ikurra landarezko koro bat da, eta igande bakoitzean kandela bat piztu eta bertan jartzen da. Honek Jesusen jaiotzarentzat prestatzen laguntzen gaitu. Guk ere astelehen bakoitzean kandela bat piztuko dugu, eta bakoitzaren barruan, denen artean adostutako konpromiso bat idatziko dugu. Eta horrela gure bihotzak Gabonetarako prestatuko ditugu; eta Jesusek nahi zuen moduan ospatuko ditugu jai hauek.



No hay comentarios:

Publicar un comentario