Gure ondoan
dagoenari ona egiteak bere saria duela esaten dute.
Zuhaitz
artean bizi zen kolore anitzeko harrari horrelaxe gertatu zitzaion: Adarretan,
hosto samurren artean ibiltzen zen, pozez eta kantuz, alaitasuna nonahi
eramanez. Marraskiloekin eta bertako zomorroekin hitz egitea gustatzen
zitzaion. Hegaztien artean lagun asko zituen eta horiekin makina bat pasarte
eta aholku elkarbanatzen zituen. Horrelaxe pasatzen zituen orduak gure harrak.
Egun batean,
ia ia konturatu gabe ekaitz bortitza gertatu eta zuhaitzaren puska bat urpean
gelditu zen. Hau gertatu bitartean, zomorro baten garrasi estuak entzun ziren,
haizearen eta uraren indarrari aurka egiten ari zitzaion eta larri-larri
zebilen. Kolore anitzeko harrak zomorroa ikustean, indar handia eginez gorputza
luzatu, zuhaitzari ondo eutsiz eta oreka galtzear zeukala zomorroa salbatzea
lortu zuen.
Ekaitza
eta gero, naturako Jainkoak kolore anitzeko harrari deitu zion. Naturako
Jainkoak besteekiko maitasuna erakusteagatik beste bizitza bat oparitu zion.
Hala, kolore anitzeko harra, kolore anitzeko pinpilinpauxa bihurtu zuen.
Pinpilinpauxak hegalak ireki eta oihanatik ibili zen ekintza onen balioak
nonahi eramanez.
GOGOETA EGIN:
No hay comentarios:
Publicar un comentario