Bazen behin Mikel izeneko mutil bat bidaiatzea asko gustatzen zitzaiona. Oporrak
zituen bakoitzean hegazkin bat hartu eta munduan zehar abiatzen zen lurralde
desberdinak ezagutzeko asmoz eta jendea laguntzeko gogoz. Herrialde asko
ezagutzen zituen eta horri esker lagun asko zituen. Bidai guztietatik oso
oroitzapen onak gordetzen zituen, baino bada herrialde bateko ohitura bat
benetan gustatu zitzaiona.
Urte batean abenduaren hasieran oporrak hartu eta Afrikako Kongora joan zen
bertan 20 egun igarotzera. Herri txiki batean pasa zituen egun gehienak.
Bertako jendea oso zoriontsua eta jatorra zen. Oso ohitura ezberdinak zituzten.
Jendea oso irekia eta eskuzabala zen. Eta arraroa iruditu zitzaion gauza bat,
etxe guztietako ateak beti irekiak zeudela zen. Konfiantzazko jendea zen eta ez
zuten lapurrei beldur; guztiek elkarri laguntzen bai zioten.
Herrira iritsi bezain pronto, aterpe
bat bilatzen hasi zen bertan lo egin ahal izateko. Baino familia bat Mikel
ikustean, beraiekin bizitzera gonbidatu zuten.
Gure mutilak ezin zuen sinetsi zein bihotz onekoak ziren eta zein zorte
ona izan zuen.
Mikelek bertako ohiturak ikusi eta ikasi zituen. Goizetan eguzkiarekin
batera jaikitzen zen goizeko 6ak aldera. Etxea txukuntzen lagundu ondoren
familiaren aitarekin ehizatzera joaten zen batzuetan. Baino gehiengoetan
etxekoandrearekin gertatzen zen etxeko gauzetan laguntzeko. Askotan baratzean
egiten zuen lan; oso lan gogorra zen, baino familiarekin pasatzeko momentu
paregabea. Bertan pasatzen zituen egun gehienak beraiekin hitz egiten eta
beraien ohiturak ikasten.
20 egunak pasa eta gero, asko ikasi zuen Kongoko kultura eta bizimoduari
buruz. Asko gustatu zitzaion herrialde hura eta gainera, familia horrekin ezin
hobeto bizi zen. Baino agur esateko unea iritsi zitzaion. Oso triste zeuden
guztiak, bai Mikel eta baita familia ere. Eskerrak eman eta gero, guztiak
besarkatu zituen eta etxetik irten zen. Baino ibiltzen hasi baino lehen,
galdera bat bururatu zitzaion.
-
Egun hauetan ikusi ahal izan dudanez, noizean behin,
lasto pixka bat jartzen zenuten mahai gainean. Baino ez dut zergatia oso ondo ulertu.
Zergatik jartzen duzue lastoa sukaldearen erdian?
-
Zerbait ondo egiten dugun bakoitzean lasto belar bat
hartzen dugu baratzetik eta mahai gainean jartzen dugu. Eta horrela Jesusentzat
sehaska prestatzen goaz. Zenbat eta ekintza on gehiago egin, zenbat eta lasto
gehiago egongo da bere sehaskan. Eta sehaska zenbat eta bigungarriagoa izan, Jesus zenbat erosoago egongo da jaiotzean. –
Esan zion familiako amak.
-
Bai, horrela ospatzen dugu guk Abendualdia. Jesusen
jaiotzerako bihotzak prestatu behar ditugu, eta horretarako gure bihotzak
berritu behar ditugu ekintza onak eginez. Gainera, talde lana da, zeren
familiako guztiok ondo portatu behar dugu, Jesus gure etxean gustura eta
babestua sentitu ahal izateko. – Gehitu zuen aitak.
Mikeli Abendualdia ospatzeko modu paregabea iruditu zitzaion. Hori bai zela
benetan Gabonetarako prestatzea. Mundu guztiak ekintza onak egiten zituen
bihotzak berritzeko eta Jesusentzat prestatzeko. Eta ikasitako hau Mikelek bere
etxekoei erakutsi zien eta urte horretatik aurrera modu honetan ospatzen du
Abendualdia.
Gogoetarako
galderak:
-
Nola iruditu zaizu bizi zirela herri txiki horretan?
-
Zergatik ziren hain zoriontsuak hain gogor lan egin behar
zuten arren?
-
Nola ospatzen zuten bertan Abendualdia? Ideia ona dela
uste duzue? Zergatik?
-
Hemen antzeko zerbait egin genezake?
- Gure bihotzak prestatzen ditugu Jesusen jaoitzerako?